2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

NASA YUWE KÇXHÂÇXHANXI KWE'SX FXI'ZNXI DXI'JA espiritualtasuna hizkuntza-biziberritzearen oinarrian

Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra eta Garabide Elkarteak, 2011tik Kolonbiako Nasa herriarekin garatzen duen Hizkuntzaren inguruko lankidetza prozesuaren baitan, abuztuaren lehen hamabostaldian, Toribio Eskualdean izan gara Belen Uranga laguna eta biok. Bisita hau azken urtetan Euskal Herria eta Cauca Departamentuaren artean egiten ari garen lankidetza-elkartrukeen parte izan da.

Toribioko eskualdean Nasa Yuwea (Nasa hizkuntza) sustatzen ari den lan-taldea, Nasa Yuwea Indartzeko, Toribio Eskualdeko Plan Estrategikoa lantzen dabil azken urtean, eta planaren eraikuntzan, euskaldunok geurean izandako eskarmetua eta erabilitako metodologiak partekatzea izan da geure lanaren helburua.
Toribio eta Cuaca iparraldeko agintaritza indigenetan aldaketak gertatu dira azkenaldian, autoritate politiko eta teknikari berriak izendatuak izan dira eta orain arte Nasa Yuwe hizkuntza berreskuratzeko lanari buruzko kezka agertu, eta euskaldunon lankidetzari buruzko argibideak eskatu dituzte. Lan politikoa gehitu zaio beraz, zakuan generaman lanerako asmoari.

Kwe'sx Yuwe Yat, Gure hizkuntzaren etxeko atarian, 
Belen, Viviana eta Yu'kwerekin. Laukotea plana eskutan hartuta
Toribioko korapiloan
Bizimodua bortitza da Toribion. Zenbait faktoreek egoera korapilatzen dute:
Isolamendua, nabarmena da. Departamenduko hiri nagusietatik oso urrun ez egonda ere, erliebe menditsu batek eskualdea gune zibilizatuetatik banatzen du. Biztanleria, 40.000 pertsona ingurukoa da, gehiengoa bailararen zokoetan eta mendi malkarretan bizi da. Toribio, San Francisco eta Tacueyó herriskak dira eremu urbano bakarrak eta bertan aurkitzen dira Estatuko administraziotako bulegoak, banketxea, osasun zentroak, janari eta lehengai dendak, bertan egiten dira komunitateko asanbladak eta feria nagusiak.
Ekonomian, legezkanpoko landaketek pisu nabarmena dute. Landare hauen ekoizpen eta merkaturatzearen sarearen baitan, ohikoak eta tradiziokoak diren ekoizpenak, desagertzen ari dira, familia-baratzen galera da horren adibidea.
Eskualdea gatazka armatuaren jomuga izan da urtetan. Komunitateak gerrilaren, ejertzitoaren eta paramilitarren bortizkeria eta jazarpena pairatu(tzen) du. Erakunde indigenak, tinko eragin du heuren lurraldearen desmilitarizazioaren alde, baina halere, gatazkak gogor astindu du Toribio. Gatazkaren gordintasunaren eta Nasen tinkotasunaren kapitulo sonatuak gertatu dira eskualdean: 2011an Gerrilak Toribion, Merkatu egunean lehertarazi zuen bus-bonba eta 2012an Indigenek Ejerzitoren aurka, Cerro Berlin mendian burutu zuten erresistentzia ekintza, horietako bi.

Erliebe menditsua, Toribioko paisaiaren ezaugarri
Hizkuntza egoera larrian
Nasa Yuwea eskualdeko populazioaren %22ak hitzegiten du. Trasmisioaren galera nabarmena da. Hezkuntzak, hizkuntzaren galeran pisu nabarmena izan du. PEBI (Programa de Educación Bilingüe Intercultural) izenez ezagutzen den hezkuntza eredua, Kolonbiako hezkuntza-sistema komunitate indigenen errealitatera moldatzeko saiakera izan da, bertan kultura eta hizkuntza indigenak kontutan hartu izan dira, baina denborak aurrera egin ahala eredu honek porrot egin duela ikusi da. Orohar, PEBI sistemako eskoletan Nasa Yuwearen tratamendua euskal A eredu batekin parekatu genezake, asko jota!.

Atpu'csawe'sxen irmotasuna
Hizkuntzaren galerari aurre eginteko asmoz, autoritate indigenek esnatze prozesua abiatu zuten 2011ean. Horretarako hizkuntzari eusteko ardura zuten lan-taldea sortu zuten. Atpu'csawe'sx-ak, hau da, tokian-tokiko hizkuntza eragileen taldea sortu zuten.
Atpu'csawe'sxak 2011tik, eskola elebidunetan eragiten ari dira, material propioaren sorkuntzan ari dira eta lurraldean zehar etxez-etxe, txabolaz-txabola, familiaz-familia, sentsibilizazio lanean diardute. Eragileek, hizkuntzak lurraldean duen indarrari buruzko zuzeneko ezagutza lortu dute, eta 2011tik haiekin elkarlanean aritzeko zortea izan dugunok (ikus blog honetan bertan 2011an egindako ekintzen albisteak), eta baita lehen aldiz heurekin egoten direnek ere, pertsona hauek pilatu duten energia eta lanerako erakusten duten  gogoarekin txundituta gelditzen gara.

Atpu'csawe'sxak (hizkuntza eragileak) plan estrategikoaren puzlea osatzen
Espiritualtasuna oinarri hartuta
Thë’ walak dira Nasa herriaren eta heuren kosmobisioaren oinarrian dauden amalurraren eta Ksxa’wen(espirituen) arteko zubia egiten duten komunitateko pertsonak (xamanak). Thë’ walaek espirituek bidaltzen dituzten seinaleak jaso eta interpretatzen dituzte, eta horrela Nasa herriak eta herritarrak, amalurrarekin harmonian bilatzeko eman beharreko pausuak azaleratzen dituzte. Harmoniaren bilaketak, komunitateko bizitzaren alor guztietan eragiten du.

Hizkuntza biziberritze prozesuan ere, Thë’ walak elementu zentrala dira, haiek gainbegiratzen dituzte prozesuan emandako pausuak eta hartutako norabideak. Haiek identifikatzen dituzte bidean dauden arazoak eta arazoei aurre egiteko moduak.

Atpu'csawe'sxen taldeak lan tekniko eta komunitateetan egindako hizkuntza dinamizazio lanarekin uztartuta, lan espiritual handia egiten du. Erritualen bitartez, The Walaen orientazioa eta Ksxa’wen babesa bilatzen dute. Neurri handi batean lan espiritual honek prozesuko gainontzeko lanen erritmoa baldintzatzen du. Abiadura kontu hau izan da, neurri batean, zenbait autoritate politiko indigena eta hizkuntza-eragileen taldearekin sortu diren tentsioen iturria.

Gure bidaian, aipaturiko tentsioak egiaztatzeaz gain, thë’ walak hizkuntza biziberritze prozesuan duten rola frogatuzeko aukera izan dugu:
Batetik, thë’ walak gidaturiko garbiketa erritual batean partehartu dugu, erreka txoko sakratu batean, urjauzi, ipurtargi, tabako eta koka orrien laguntzaz, thë’ walak politikari eta hizkuntza-eragileen arteko gatazkaren momentuko diagnostikoa egin zuen eta aurrera begira eman beharreko pausuak zehaztu zituen. Bere esanetan, zailtasunak eta trabak handiak izanda ere, prozesuak daraman bideak espirituen babesa du eta orain arteko ibilbideari eutsiz, aurrera jarraitu beharra dago.

Tula, harri sakratuak eta sua, etxearen erdigunean
Bestalde, erritualaren ondotik, egun pare bat beranduago, autoritate politiko, teknikari eta hizkuntza eragileen artean prozesuaren norabideaz aritzeko bilera ospatu da, bertan hainbat Thë’ Walaek hartu dute hitza eta autoritate politikoen aurrean, publikoki, bere posizioa, prozesua dabilen norabidearen alde finkatu dute.

Orokorrean, Nasa herriarentzat lider espiritualen iritziak pisu handia du. Hizkuntza-eragileentzat presio politikoen erdian funtsezkoa izan da haien babesa sentitzea.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------

Gure bisita laburrean, bertako komunitateek nola funtzionatzen duten ulertzea ezina da. Sumatu eta susmatu dugun egoera gordinaren aurrean, zaila egiten zaigu Toribioko komunitateak eguneroko bizimoduari norabidea nola eman dakioken pentsatzea, nola den posible korapilo(ar)en erdian hizkuntzaren biziberritzean modu hain indartsuan aritzea. Baina, kuriosoki hortxe topatu ditugu egoera irakurtzen lagundu diguten pistak.

Nonbait, hizkuntzaren alde borrokan aritzeak, lagun hauei, heuren identitate eta kulturaren oinarriekin bat egiteko aukera, espiritualtasunarekin, amalurrarekin, harmonian egoteko aukera eskaintzen die.
Nonbait, egunerokoan aurkitzen duten bortizkeriaren aurrean, hizkuntzatik eragiteak, lagun hauen Bizitzari zentzu bat emanten dio, eta hortik sortzen zaie aurrera jarraitzeko indarra,  horrelako zerbait sentitu dugu.



Cerro Berlineko ekintzari buruzko bideoa 

2015(e)ko ekainaren 30(a), asteartea


ERRAMU FESTA OLALDEn

Adatação e revitaliazação do ritual basco da proteção da casa


Pasa den ekainaren 20ean, Olalde auzo berriko 30bat bizilagun bazkari baten inguruan bildu ginen.
Giro ona lagun, bizilagun bakoitzak etxetik ekarritako janari eta edariak konpartitu genituen. Olalde 100 etxebizitzatik etxalde berria da, Altzibar auzoan kokatua. Duela urtebete inguru hasi ginen bertan bizitzen eta bazkaria herri-inaugurazio modura antolatu genuen, auzolanean.

Bazkariaren helburua argia izan zen, elkarezagutu eta gure arteko harremanak sendotzea, azken batean BIZI-LAGUN izateko bidea jartzea.

Gure gizarte eredu postmodernoak bultzatzen duen indibidualismo eta homogeneizazio korronteari aurre egin eta auzo eta komuitate ideiak praktikan jarri genituen.

Bazkariaren inguruan Euskal Herrian, etxeak babestu-bedeinkatzeko erabili izan den erritual zaharra moldatu genuen: ERRAMUA deiturikoa, (Montxorra, Teilatu besta, Trapada izenez ere ezaguna). Erramuaren erritoan, etxe berri bat babesteko, erramu adar bat jartzen da, eraikinari teilatua ematen den unean. Adar hori ez da teilatutik kentzen, konstruktore edo etxearen jabeak langileei bazkari bat eskaini arte.

Guk, haurrei aitzurra emanda, erramu landare bat landatu genuen Olalde atzeko zelaian eta bazkari goxoan zehar, auzo-ekintza gehiago egiteko ideiak sortzen joan ziren.


Erlijio katolikotik urrundu eta kapitalismo globalak dena estaltzen duen aldi hontan. Gizarte eta komunitate guztiek kohesiorako eta harmonizaziorako sortu dituzten erriroen umezurtz gelditzen ari gara.

Euskal kulturaren oinarrian berreskuratu eta moldatzen saia gaitezken ohitaurak ditugu, ekimen zahar-berritzaileak agertzen ari dira aleka-aleka (auzolana, Atsolorra e.a.).

geure identitate kultural eta komunitarioa babesteko herraminta erabilgarriak izan daitezke?


Atsolorrari buruzko artikulua:
www.euskonews.com/0642zbk/gaia64204es.html

2013(e)ko abuztuaren 9(a), ostirala

Abuztuan ere elkarlanean


Trukeari ez du etenik. Oraingoan Euskal Herritik, Rosa, Rosa, Arantza eta Andonik bidaiatu dute Caucara.  

Andoni Ankosotorroren kronika


Nasen eta euskaldunen arteko bigarren lan topaketa gauzatzen ari da abuztuan zehar Kolonbiako Caucan, nasen jatorrizko lurraldean. Topaketak eskola propioaren eraiketaren berri izateko eta esperientziak partekatzeko antolatu dira.
Nasek euren hizkuntzaren egoera larria, nasa yuwe hizkuntzaren eskolaratze prozesua eta munduaren eta bizitzaren ikusmoldea erakutsi dizkigute. Topaketa gweçxaku eginez hasi da, jatorrizko zeremonia harrera egiteko, bateratzeko eta eskerrak emateko. The wala izan da zuzentzailea, txamana alegia. Gweçxakua nasek eraiki duten lehen luçx leçxkwen egin da, murgilketan ari den lehen ikastolan. Aurten hasi dira, adin ezberdineko 15en bat haur txikiekin esperientzia berria izaten.
Euskaldunek euskal eskola nola hasi ginen eraikitzen azaldu diegu eta, bereziki, haur txikiekin eskola orduak nola egiten ditugun. Euskararen ahozko transmisioa nola egiten dugun, zein diren helburuak, jarduerak, baliabideak eta abar. Batez ere teknika praktikoak azaltzen ari gara. Horiez gain, hizkuntzaren sendotzean hizkuntzarekiko atxikimenduaz, kontzientziaz eta jarrera parte hartzailearen garrantziaz ere ari gara.
Lan topaketa hauek, etorkizunean sendotu nahi direnak, uztailean eta abuztuan zehar hasi dira hainbat ekintzaileri esker, eta Çxhab Wala Kiwe, Nasa Üus, Garabide Elkartea eta EPV-EHUko Munduko Hizkuntzaren Ondarearen UNESCO Katedrak antolatu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Durangoko Udalaren laguntzaz.

2013(e)ko uztailaren 25(a), osteguna

Murgiako Bigarren Hezkuntza Institutotik Elkartasun Bide(o)a

  http://youtu.be/4amZ6Y4v-To


Irudiko ikasleek Kolonbiako herri indigenentzat prestaturiko aurkezpena
Lander, Maite, Oier, Goizane, Gorka, Itziar, Olatz, Irati, Diana, Antxon, Edurne eta Marius, DBH4ko irudi tailerreko ikasleak, Oier irakaslearen laguntzarekin, euskarari eta eskolari buruzko bideoa osatu zuten. Guri opari modura eman eta Kolonbian herri indigenen artean zabaltzeko. Kwe’t Fxi’jnxi Kiwen NASA herriko promotoreek eta irakasleek ikusi zuten lana. Bikaina izan zen hizkuntza propioak eskolan eta komunitatean izan dezaken balioaz eztabaidatzeko. Mariusen testigantza, Juanmarena, Josurena, Maitanerena, eta Rikardorena Euskal Herriaren erresistentzia kulturalaren adibide ederrak izan dira eta komunitate hauetan hizkuntza propioarekiko azaleratu diren zenbait eskema negatibo kolokan jartzen lagundu dute. Eskerrik asko bihotzez egileei eta partaide guztiei.




Bideoak lanerako tresna izateaz gain, bi herrien arteko harreman-zubia eraikitzen lagundu digu. Laster batean zubiaren Nasa aldetik geurera bideo bat iritsiko da, denon gozagarri. Nasekin egindako tailerrean bideo honi erantzun modura, Promotoreek bideo bat egin zuten, bertan Urkok euskararen erabilera eta kontzientzia bultzatzeko Guk euskaraz zuk zergatik ez kantu sonatuaren Nasa yuwezko bertsioa entzungo da.

2013(e)ko uztailaren 20(a), larunbata

Nasawe’sxa na ’wthaw pkhakhen käh euskaldunwe’sxyakh



Yu'kwe lagunak, eta promotoreak ikastaroari buruz idatzitako kronika 

 

Naa ente wala piyn kähthaw naa vaskowe’sxyakh, txäawe’sx yuwe’s kçxhäçxhan yunxis katxuhdn üsutx, ma’wnet nyafxteya txäawe’sxa wala paka yuçxh we’wn ki’ txäawëyçxa kçxhäçxhan kähna txastx kbesan üsu.
Ma’w luuçxwe’sxyakh zxiçxkwe mhinwäja’s pevxatx, txäawëyçxa eçkwe vxitçxh nasa yuwe’s kçxhäçxhan üsutx, txäapa’ka nasa yuwe atpu’çxhsawe’sxa wala wët wët mhin ykhähthaw, txäaw pevxate jxukasa pkhakhen üsçxa memkwe jïçx kpedun çxhakwe yuwe kutxin üsya ewuthaw.
Wala txteeçx teeçx mhikweçxha vxitn üsnxis puutxh kajiyun üsuthaw. Aça wala weçxan neenyuthaw ma’w mhi wäjas wejxtx kphuse puuçxh.
Naa mhikwesa’ Thë’we’sxyakhç atxahçx çxhäçxhan yuhn üsthaw, txäawëyçxa wala nxu’txpen ju’gwe’sx yuwe’s sena ew äate nvxitn yuhta, txäapa’ka kwe’sx yuwe tuhd tuhdçx kiten u’jweça.
  


                                                                             


En este encuentro de hermandad con los compañeros vascos hemos podido conocer e intercambiar experiencias, hablar más a fondo cómo se vienen trabajando los procesos de fortalecimiento de la lengua. Este espacio nos dio luces, nos dio pautas y herramientas para empezar a elaborar materiales para la lengua Nasa Yuwe.
El encuentro entre nasa y euskaldunes nos fortalece al conocer la historia de cómo empezaron y se organizaron para luchar por el euskera y nos hace ver que estamos en esa misma historia y aunque estamos comenzando, la experiencia vasca nos da esperanza. También el encuentro nos enseña que cuando se trata de la defensa de la lengua propia valen todos los esfuerzos no solo del propio pueblo sino de pueblos hermanos.
Una de las formas en que nosotros avanzamos con nuestro trabajo es con la orientación de los mayores que nos dan fuerza al pensamiento esté fuerte para seguir adelante. Las prácticas rituales y espirituales son fundamento de este proceso de revitalización del Nasa Yuwe y en este sentido fue bonito que los vascos puedieran vivenciar esta parte de nuestra cultura.



                                                                                         Argazkia: Viviana

Del 7 al 13 de julio llevamos a cabo el primer Truke del año entre los pueblos Nasa y Euskaldun con la visita de los compañeros Mikel Mendizabal y Maite Erasun. Con el propósito de reflexionar sobre el tema de materiales para el fortalecimiento del Nasa Yuwe nos reunimos en el resguardo Kwe’t Fxi’jnxi Kiwe, donde el equipo de Nasa Yuwe de la Zona Norte y docentes de los centros educativos del territorio nos sumamos a esta minga por la lengua propia.
Entre risas, cantos y el acompañamiento permanente de los espíritus que guían nuestra labor, vimos cómo va despertando el Nasa Yuwe, cómo va despertando la raíz de nuestra identidad. Resaltamos el gran aporte que hizo este encuentro a nuestro trabajo toda vez que los contenidos del taller estuvieron enfocados al fortalecimiento de nuestra experiencia, generando una profunda confianza en las capacidades locales para seguir avanzando en nuestro propósito.
Con gran alegría y motivación esperamos el segundo truke para seguir fortaleciendo el encuentro de los pueblos como camino de aprendizaje.



                                                                                                               Egilea: Yu'kwe

2013(e)ko uztailaren 17(a), asteazkena

Tailerraren ebaluazio saioa: ideia eta hausnarketak



Harmonia eta erresistentzia


Harmonia:

Thë’ walawe’sx-ak eta thë’ sawesx-ak dira NASA herriaren mediku tradizionalak, agureak edo xamanak (mayores). Nasa Yuwearen biziberritzea haiek gidatzen dute.  Garbiketa erritualak, ama-lurrari eskaintzak, koka hostoak, txirrintxoa, eta abar. Zikina iraultzea (voltear lo sucio) da oinarrizko lana.
Ikastaroan zehar ere jarraitua izan da errituala. Don Piok ikastaroan zuzenean hartu du parte, bertako ekintzak eta materialak kosmobisioaren eta kulturaren aterkipera erakartzen paper zoragarria burutuz. Don Ely izan zen  zikina iraultzeko errekan egindako errituala gidatu eta aurrera begira taldearen lan espiritualaren oinarriak jarri dituena. Promotoreen taldeko “beteranoek”, Marianok, Jairok eta Marcelok, gazteagoei  mediku tradizionalen lanak duen garrantzia  ikustarazten lagundu diete.



 Alde horretatik irakurrita biziberritzearen prozesua bide egokian omen doa. Nasa herrian hizkuntzarekiko kontzientzia esnatzea lortu da, ikastaroko lanak egokiak izan dira. Lanean jarraitu behar da bai espiritualki eta bai eguneroko jardunean, esnatu den hariari segida eman behar zaio eta lurralde guztian zehar barreiatu, hori da promotoreei tokatzen zaien lana. Hauke izan dira “mayorrek” eman dituzten aholkuak.

Materialak hor daude:





Promotoreen taldekoek, Don Pio eta  Marianok gidatuta Resguardoan dagoen Piedra Mona harrira bisita egin genuen.  Kiwe wêt wêt edo  toki sakratua da, harrira igotzeko errituala burutu genuen eta harrian, bertako petroglifoei buruzko azalpen ederrak jaso.



Erresistentzia

Erresistentziak, Komunitatea hizkuntzarekiko hausnarketan jarri du. Nasa yuwea kultura eta kosmobisio Nasaren oinarri da eta hari horretatik komunitateetan kontzientzia  indartzea da helburua.
Promotoreena da aitzindari lana. Komunitatea, autoritate politikoak, eskoletako irakasleak, gurasoak, familiak …hizkuntzara erakarri behar dituzte. Çxahab Wala Kiwe, (Nasa lurralde handian) zehar barreiatu behar dute. Lan eskerga.

Materialak  lagungarri:
Nahiko da Nasa yuwez idatziriko esaldiz apaindutako balio bat jendea, jolasten eta Nasa yuwez hitz egiten jartzeko. Nahikoak dira bi behatz, haur talde bat Nasa yuwez jolasten eta hitz egiten hasteko.

                                                                   Argazkia:  Marco Aurelio

Materialgintzaren oinarriak:
Ikastaroan zehar eta ebaluazio saioan argi finkatu da, materialgintza kulturatik (kosmobisiotik) eta hizkuntzatik sortu behar da, bi oinarri hauetan sakontzen jarraitu behar da.
Egiletza: ideia hau oso modu nabarian agertu da eztabaidan, Nasa komunitatetako pertsonek sortu behar dituzte materialak. Beldurra galdu eta gai direla sinistu behar dute.

Taldea eta hunkidura
Promotoreen taldearekin buruturiko azken hausnarketa saioa erabat hunkigarria izan da, taldeko parte sentitu gara, promotoreak, , haurrak, Don Pio, sukaldean aritu ziren emakumeak, Euskal Herritik bertaraturikoak …


Malkoak, barreak eta musika…
”broche de oro”