2020(e)ko otsailaren 11(a), asteartea

Kolobriaren mitoa - Tui HunI Kui





Hizkuntza indigenak Ama lurra zaintzen, argitalpenean hamaika hizkuntza indigenen munduaren ikuspegia bilduko dira. Argitalpeneko herri indigenen arteko lotura ehuntzeko Acreko (Brasil) Tuî lagunak idatzitako kolibriaren mitoaren historia erabili dugu.  






Diotenez, basoa sutan desegiten ari zen, eta animalia guztiak ere sutan galtzeko arriskuan zeuden, baina ez zuten erreakzionatzen, hondamendiari begira zeuden. Kolibri txikiak, oso kezkaturik, eta sugarrari aurre eginez, errekara joan eta bere moko txikiarekin ur pixka bat hartu eta sutara botatzen zuen. Jaguarrak hau ikustean esan zuen: -zertan zabiltza kolibri txiki?-. Honek arnasa hartu eta erantzun zion: -sua itzali nahian nabil-. Jaguarrak esan zion ez zuela lortuko. Eta kolibriak, -ni nire partea egiten ari naiz, denok berdin egingo bagenu, bakoitzak berea egingo balu, sua itzaltzea lortuko genuke-.