Nasa, Nahuat,
Maya-Yucateko, Katchiquel, Kitxua, Guarani, Maputxe eta Amazigh herri
indigenen 12 ordezkariekin, “mendi buelta” egin genuen duela aste
pare bat, Arritxulotik abiatu eta Errengan barrena (Oiartzun-Lesaka).
2013 eta 2016
urteetan antzeko koadrilekin egindakoaren haria luzatuz,
gure lurraldea kosmobisio indigenaren intuiziotik eta
norberaren barne sentsazioetatik abiatuta aurkeztu genuen.
Taldea Arritxulora itzultzen (Argazkia: Txema Abarrategi eta Diego Yatakwe) |
Pribilegioa da
horrelako ekimenak burutzeko aukera izatea, Euskal Herriaren
lurraldea, indigenekin eta lagunartean partekatzea, gure toki sakratuen
inguruan bildu eta hausnar egitea.
2016.urteko taldea Oielekun |
Orduan bistaratzen
dira gure gizarte modernoaren gabeziak, nabartzen dira lagun
indigenek naturarekiko dituzten jarrera harmonikoak, hortik elikatzen dugu
gure errealitateari beste alde batetik begiratzeko tentazioa.
Zein ote zen gure arbasoek mairubaratzak eraikitzeko zuten motibazioa?, zein ote zen Amalurrarekin zuten harremana? harreman haren printzarik trasmititu al da egungo belaunaldietara? zer egin hari mutur horiekin?

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina