Nasa Yuwearen biziberritze ikastaroa Toribion
Kultura, espiritualtasuna, materialgintza eta lagunak.
Bideoa: El arte como revitalización cultural y espiritual
(un ejemplo en el País Vasco)
Kultura, espiritualtasuna, materialgintza eta lagunak.
Ekainaren amaieran, CECIDIC Nasa herriaren Hezkuntza Erakundeak eta Garabide Elkarteak antolatu eta UPV/EHUko munduko hizkuntza ondarearen UNESCO Katedraren eta EASO Politeknikoaren babespean, Toribion Nasa Yuwe hizkuntzaren biziberritzeko ikastaroan parte hartu genuen.
Zer da kultura? zein ekarpen egiten (egin behar) dio kulturak hizkuntza biziberritzeari?
Ikastaroan hausnarketa potolo honi aurre egin genion. Gaia elikatzeko, etxeko adibide bat azaltzen zuen bideoa prestatu genuen.
Bideoa: El arte como revitalización cultural y espiritual
(un ejemplo en el País Vasco)
Saddy eta Aldemar hizkuntza dinamizatzaileekin batera Ekoizpen Kulturala eta Idazketa Tailerra moduloak koordinatu genituen. Gainera Carlos, Dionisio, Andoni, Julen eta gainontzeko hizkuntza dinamizatzaileen laguntza ere behar izan genuen. Guztiz beharrezkoa, parte hartzaile kopurua 60-70 pertsonakoa izanik eta eskola orduetan aktibitate eta lantalde desberdinetan lan egin baikenuen.
Zein dira Nasa Herriak behar dituen testuak?
Galdera hori oinarri hartuta, ekoizpen kulturala eta idazketa tailerra, materialgintzara bideratu genituen. Hausnarketa saioak izan ziren, baina denbora handiena materialak eta testuak sortzen eman genuen. Kantuetarako letrak, Idazketa lehiaketa antolatzea, sendabelarren liburuska, posterrak, bideo motzak sortzea...
Miryan Elena Cruz fez um mapa do roçado dela
Acren (Brasil), Comissao Pro Indio do Acre erakunde indigenistaren lanak oinarri hartuta, zenbait material didaktikoren zirriborroak egiten hasi ginen. Adibidez: Nasa Geografia.
Acren (Brasil), Comissao Pro Indio do Acre erakunde indigenistaren lanak oinarri hartuta, zenbait material didaktikoren zirriborroak egiten hasi ginen. Adibidez: Nasa Geografia.
Irene, Pablo, Martha, Elcy e Ana,
Grupo encarregado da cartilha de Geografía Nasa
Grupo encarregado da cartilha de Geografía Nasa
Udako solztizioa. Sekh bui festa
Ekainaren 20 eta 21 artean, Soto izeneko auzoan, eguzki urte berriari harrera egiteko zortea izan genuen. Afaria, errekan armonizazioa, bainua, sutondoan eskaintza, lehen eguzki printzari ongietorri dantza, txitxa eta yubeka edariak, e.a. Arnas luzeko errituala.

Paramoak (Goi-mendiko lautadak), Nasa herriaren espiritualtasunaren eta natura altxorren gordailuak bisitatu genituen. Ibilbide ederra, La Muela (4.014 m) mendiaren inguruan, 3.500 metrotako garaieraraino iritsi ginen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina