2013(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

Aurkezpena

Ongi etorri guztioi,

Bada denbora bat, gune hau amesten nuela, elkargune bat ikusten nuen, urte hauetan ezaguturiko komunitate indigenetako lagunen testigantzak, kultura hauek naturarekin duten lotura eta harremana gurera urbiltzeko espazioa, euskaldunok barnean daramagun indigenari buruz jarduteko haria.

Murgiako Institutoko DBHko 4.mailako ikasle eta irakasleei esker abiatu gara. Uztailean, Kolonbian NASA herriarekin dugu zita. UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen KATEDRA eta GARABIDE Elkarteak bultzatzen duten proiektuaren barnean, Caucako Nasa irakasle eta hezkuntza arduradunekin Nasa Eskolak sortzeko prozesuan parte-hartzeko zortea dugu. Bertara Murgiako ikasleek prestatu duten eskolari eta euskarari buruzko bideoa daramagu motxilan.
Blogg honen bitartez bidaia honetan egiten ditugun ekintza eta elkarlanen berri emango dizuegu.

Prozesuan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu.


1 iruzkin:

  1. Eskerrik asko Mikel zure bizipenak gurekin partekatzeko abian jarri duzun baliabide honegatik. Denon garapenerako onuragarria izango delakoan, aurrera! A(n)kosothorro

    ErantzunEzabatu