Nuestro pecado, nuestro delito es ser indígenas y ser antiimperialistas
Evo Moralesen hitzon eta Nicolás Maduroren beroaldia airean
zeudela, Bogotara bidean gure IBERIA hegazkin inperialista eta antiindigenak ez
du inolako arazorik izan Portugal lagunaren aire eremua zeharkatzeko, ezta Venezuelaren aire eremu arriskutsua
gurutzatzeko ere. Lasai lasai lur-hartu dugu Bogotako El Dorado aireportuan.
Bogota hiria Montserrate Menditik
Bogotan, Candelaria auzo historikoan ari gara
arnas pixka bat hartzen, eta igande arratsean Caucan hasiko den ikastaroaren
inguruan ideiak antolatu nahian.
Testu Honekin batera Caucako ikastarorako
prestatu dugun ekintzen bildumaren eskema doa, parte-hartuko dugun tailerreko
lanen inguruan kokatzen laguntzeko.
Labur esanda, Astebeteko tailer/ikastaro
bikoitza garatuko da Las Delicias deituriko komunitatean, NASA herriak bere
eskola eredu propioa eraikitzen dihardu eta prozesu horretan kokatzen da
ikastaroa, gure ekarpena, euskal hezkuntza eredu propioaren testigantza eta
adibideak plazaratzetik abiatuko da. Uztailean Maite eta biok Materialgintzaren
inguruan fokatuko ditugu ekarpenak, Abuztuan Rosa eta Rosak ikastaroaren
bigarren lan-astean ikastolen antolaketa, haur hezkuntzako metodologiaz e.a.
arituko dira.
Merezi du NASA herrira eta Cauca eskualdeko mugimendu
indigenara hurbiltzeak, Kolonbia eta
Latinoamerika mailan borroka indigenetan aitzindaritakoak dira. CRIC-Consejo
Regional Indígena del Cauca erakundea 1971 urtean sortua, hein handi batean Kolonbiako
mugimendu indigenaren motorra izan da.
Erakunde hauen webguneak oso aktiboak dira eta
denetariko argibideak aurkituko dituzue bertan, Gatazka Armatuarekiko duten
postura interesgarri eta duina barne.
Caucako lanak amaitu ondoren Maite Euskal
Herrira itzuliko da, eta neroni beste astebetez geldituko naiz Kolonbian. Tarte
horretan, alde batetik Katedraren bitartez 2010etik Chocó eskualdean Embera herriarekin
dugun lankidetza harremanari jarraipena emateko asmoa dugu, bertan zenbait
irakasle indigenekin biltzekoak gara. Bestetik Medellinera bisita, bertan Guanadule
herriko lider den Abadio Green Pinitki indigenak Antioquiako Unibertsitatean
bultzatzen duen Pedagogia de la Madre Tierra egitasmoa urbiletik ezagutzeko gogoa
baitugu.
Momentuz besterik ez, ikastaroak lehen egunak
pasa ondoren bertako berri emango dizuegu.
Eranskina:
Propuesta
de actividades teorico-prácticas para incorporar a la programación del taller.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina