Ane Ortega laguna eta biok, EITB-ko Roge Blascoren La Casa de la Palabra saioan, Nasa Herriari, Nasa Yuweari eta gure lankidetza esperientziari buruz solasean.
2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea
2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna
NASA YUWE KÇXHÂÇXHANXI KWE'SX FXI'ZNXI DXI'JA espiritualtasuna hizkuntza-biziberritzearen oinarrian
Euskal Herriko
Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra eta
Garabide Elkarteak, 2011tik Kolonbiako Nasa herriarekin garatzen duen
Hizkuntzaren inguruko lankidetza prozesuaren baitan, abuztuaren lehen
hamabostaldian, Toribio Eskualdean izan gara Belen Uranga laguna eta
biok. Bisita hau azken urtetan Euskal Herria eta Cauca
Departamentuaren artean egiten ari garen lankidetza-elkartrukeen
parte izan da.
Espiritualtasuna
oinarri hartuta
Bestalde, erritualaren
ondotik, egun pare bat beranduago, autoritate politiko, teknikari eta
hizkuntza eragileen artean prozesuaren norabideaz aritzeko bilera ospatu da, bertan hainbat Thë’ Walaek
hartu dute hitza eta autoritate politikoen aurrean, publikoki, bere
posizioa, prozesua dabilen norabidearen alde finkatu dute.
Toribioko eskualdean Nasa
Yuwea (Nasa hizkuntza)
sustatzen
ari den lan-taldea,
Nasa Yuwea
Indartzeko, Toribio Eskualdeko Plan Estrategikoa
lantzen dabil
azken urtean, eta planaren eraikuntzan, euskaldunok geurean izandako
eskarmetua eta erabilitako metodologiak partekatzea izan da geure
lanaren helburua.
Toribio eta Cuaca
iparraldeko agintaritza indigenetan aldaketak gertatu dira
azkenaldian, autoritate politiko eta teknikari berriak izendatuak
izan dira eta orain arte Nasa Yuwe hizkuntza berreskuratzeko
lanari buruzko kezka agertu, eta euskaldunon lankidetzari buruzko
argibideak eskatu dituzte. Lan politikoa gehitu zaio beraz,
zakuan generaman lanerako asmoari.
Kwe'sx Yuwe Yat, Gure hizkuntzaren etxeko atarian, Belen, Viviana eta Yu'kwerekin. Laukotea plana eskutan hartuta |
Toribioko korapiloan
Bizimodua
bortitza da Toribion. Zenbait faktoreek egoera korapilatzen dute:
Isolamendua,
nabarmena da. Departamenduko hiri nagusietatik oso urrun ez egonda
ere, erliebe menditsu batek eskualdea gune zibilizatuetatik banatzen du. Biztanleria, 40.000 pertsona ingurukoa da, gehiengoa
bailararen zokoetan eta mendi malkarretan bizi da. Toribio,
San Francisco eta Tacueyó herriskak dira eremu urbano
bakarrak eta bertan aurkitzen dira Estatuko administraziotako
bulegoak, banketxea, osasun zentroak, janari eta lehengai dendak,
bertan egiten dira komunitateko asanbladak eta feria nagusiak.
Ekonomian,
legezkanpoko landaketek pisu nabarmena dute. Landare hauen
ekoizpen eta merkaturatzearen sarearen baitan, ohikoak eta
tradiziokoak diren ekoizpenak, desagertzen ari dira, familia-baratzen
galera da horren adibidea.
Eskualdea gatazka
armatuaren jomuga izan da urtetan. Komunitateak gerrilaren,
ejertzitoaren eta paramilitarren bortizkeria eta jazarpena
pairatu(tzen) du. Erakunde indigenak, tinko eragin du heuren
lurraldearen desmilitarizazioaren alde, baina halere,
gatazkak gogor astindu du Toribio. Gatazkaren gordintasunaren eta
Nasen tinkotasunaren kapitulo sonatuak gertatu dira eskualdean:
2011an Gerrilak Toribion, Merkatu egunean lehertarazi zuen bus-bonba eta 2012an Indigenek Ejerzitoren aurka, Cerro
Berlin mendian burutu zuten erresistentzia ekintza, horietako
bi.
Nasa
Yuwea eskualdeko
populazioaren %22ak hitzegiten du. Trasmisioaren
galera nabarmena da. Hezkuntzak,
hizkuntzaren galeran pisu nabarmena izan du. PEBI
(Programa de Educación Bilingüe Intercultural) izenez ezagutzen den
hezkuntza eredua, Kolonbiako hezkuntza-sistema
komunitate indigenen errealitatera moldatzeko saiakera izan da,
bertan
kultura eta hizkuntza indigenak kontutan hartu izan dira,
baina denborak aurrera egin ahala
eredu honek porrot egin duela ikusi
da. Orohar, PEBI sistemako eskoletan Nasa
Yuwearen tratamendua
euskal A eredu batekin
parekatu genezake, asko
jota!.
Atpu'csawe'sxen
irmotasuna
Hizkuntzaren
galerari aurre eginteko asmoz, autoritate indigenek
esnatze prozesua
abiatu zuten 2011ean. Horretarako
hizkuntzari
eusteko ardura zuten lan-taldea
sortu zuten.
Atpu'csawe'sx-ak,
hau da, tokian-tokiko
hizkuntza eragileen
taldea sortu zuten.
Atpu'csawe'sxak
2011tik, eskola elebidunetan eragiten ari dira, material
propioaren sorkuntzan ari dira eta lurraldean zehar
etxez-etxe, txabolaz-txabola, familiaz-familia,
sentsibilizazio lanean diardute. Eragileek, hizkuntzak
lurraldean duen indarrari buruzko zuzeneko ezagutza lortu dute, eta
2011tik haiekin elkarlanean aritzeko zortea izan dugunok (ikus blog
honetan bertan 2011an egindako ekintzen albisteak), eta baita lehen
aldiz heurekin egoten direnek ere, pertsona hauek pilatu duten
energia eta lanerako erakusten duten gogoarekin txundituta
gelditzen gara.
Atpu'csawe'sxak (hizkuntza eragileak) plan estrategikoaren puzlea osatzen |
Thë’
walak
dira Nasa herriaren eta heuren kosmobisioaren oinarrian dauden
amalurraren eta Ksxa’wen(espirituen)
arteko zubia egiten duten komunitateko pertsonak (xamanak). Thë’
walaek
espirituek bidaltzen dituzten seinaleak jaso eta interpretatzen
dituzte, eta horrela Nasa herriak eta herritarrak, amalurrarekin
harmonian bilatzeko eman beharreko pausuak azaleratzen dituzte.
Harmoniaren bilaketak, komunitateko bizitzaren alor guztietan
eragiten du.
Hizkuntza biziberritze
prozesuan ere, Thë’
walak
elementu zentrala dira, haiek gainbegiratzen dituzte prozesuan
emandako pausuak eta hartutako norabideak. Haiek identifikatzen
dituzte bidean dauden arazoak eta arazoei aurre egiteko moduak.
Atpu'csawe'sxen
taldeak lan tekniko eta komunitateetan egindako hizkuntza dinamizazio
lanarekin uztartuta, lan espiritual handia egiten du. Erritualen
bitartez, The Walaen orientazioa eta Ksxa’wen
babesa bilatzen dute. Neurri handi batean lan espiritual honek
prozesuko gainontzeko lanen erritmoa baldintzatzen du. Abiadura kontu
hau izan da, neurri batean, zenbait autoritate politiko indigena eta
hizkuntza-eragileen taldearekin sortu diren tentsioen iturria.
Gure bidaian, aipaturiko
tentsioak egiaztatzeaz gain, thë’ walak
hizkuntza biziberritze prozesuan duten rola frogatuzeko aukera izan
dugu:
Batetik, thë’
walak gidaturiko garbiketa erritual
batean partehartu dugu, erreka txoko sakratu batean, urjauzi,
ipurtargi, tabako eta koka orrien laguntzaz, thë’
walak politikari eta hizkuntza-eragileen arteko gatazkaren
momentuko diagnostikoa egin zuen eta aurrera begira eman beharreko
pausuak zehaztu zituen. Bere esanetan, zailtasunak eta trabak handiak
izanda ere, prozesuak daraman bideak espirituen babesa du eta orain
arteko ibilbideari eutsiz, aurrera jarraitu beharra dago.
Tula, harri sakratuak eta sua, etxearen erdigunean |
Orokorrean, Nasa
herriarentzat lider espiritualen iritziak pisu handia du.
Hizkuntza-eragileentzat presio politikoen erdian funtsezkoa
izan da haien babesa sentitzea.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------
Gure bisita laburrean,
bertako komunitateek nola
funtzionatzen duten ulertzea
ezina da. Sumatu eta
susmatu dugun egoera
gordinaren
aurrean, zaila egiten zaigu
Toribioko komunitateak
eguneroko bizimoduari
norabidea nola eman dakioken pentsatzea, nola den
posible korapilo(ar)en
erdian hizkuntzaren
biziberritzean modu hain indartsuan aritzea.
Baina, kuriosoki
hortxe topatu
ditugu
egoera irakurtzen lagundu diguten
pistak.
Nonbait,
hizkuntzaren
alde borrokan
aritzeak, lagun hauei, heuren identitate eta kulturaren oinarriekin
bat egiteko
aukera, espiritualtasunarekin, amalurrarekin,
harmonian
egoteko aukera eskaintzen die.
Nonbait, egunerokoan aurkitzen duten bortizkeriaren aurrean, hizkuntzatik eragiteak, lagun hauen Bizitzari zentzu bat emanten dio, eta hortik sortzen zaie aurrera jarraitzeko indarra, horrelako zerbait sentitu dugu.
Cerro Berlineko ekintzari buruzko bideoa
Nonbait, egunerokoan aurkitzen duten bortizkeriaren aurrean, hizkuntzatik eragiteak, lagun hauen Bizitzari zentzu bat emanten dio, eta hortik sortzen zaie aurrera jarraitzeko indarra, horrelako zerbait sentitu dugu.
Cerro Berlineko ekintzari buruzko bideoa
2015(e)ko ekainaren 30(a), asteartea
ERRAMU FESTA OLALDEn
Adatação
e revitaliazação do
ritual basco da proteção
da casa
Pasa den ekainaren 20ean, Olalde auzo
berriko 30bat bizilagun bazkari baten inguruan bildu ginen.
Giro ona lagun, bizilagun bakoitzak
etxetik ekarritako janari eta edariak konpartitu genituen. Olalde 100
etxebizitzatik etxalde berria da, Altzibar auzoan kokatua. Duela
urtebete inguru hasi ginen bertan bizitzen eta bazkaria
herri-inaugurazio modura antolatu genuen, auzolanean.
Bazkariaren helburua argia izan zen,
elkarezagutu eta gure arteko harremanak sendotzea, azken batean
BIZI-LAGUN izateko bidea jartzea.
Gure gizarte eredu postmodernoak
bultzatzen duen indibidualismo eta homogeneizazio korronteari aurre
egin eta auzo eta komuitate ideiak praktikan jarri genituen.
Bazkariaren inguruan Euskal Herrian,
etxeak babestu-bedeinkatzeko erabili izan den erritual zaharra
moldatu genuen: ERRAMUA deiturikoa, (Montxorra, Teilatu besta,
Trapada izenez ere ezaguna). Erramuaren erritoan, etxe berri bat
babesteko, erramu adar bat jartzen da, eraikinari teilatua ematen den
unean. Adar hori ez da teilatutik kentzen, konstruktore edo etxearen
jabeak langileei bazkari bat eskaini arte.
Guk, haurrei aitzurra emanda, erramu
landare bat landatu genuen Olalde atzeko zelaian eta bazkari goxoan
zehar, auzo-ekintza gehiago egiteko ideiak sortzen joan ziren.
Erlijio katolikotik urrundu eta
kapitalismo globalak dena estaltzen duen aldi hontan. Gizarte eta
komunitate guztiek kohesiorako eta harmonizaziorako sortu dituzten
erriroen umezurtz gelditzen ari gara.
Euskal kulturaren oinarrian
berreskuratu eta moldatzen saia gaitezken ohitaurak ditugu, ekimen
zahar-berritzaileak agertzen ari dira aleka-aleka (auzolana,
Atsolorra e.a.).
geure identitate kultural eta
komunitarioa babesteko herraminta erabilgarriak izan daitezke?
Atsolorrari buruzko artikulua:
www.euskonews.com/0642zbk/gaia64204es.html
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)