ERRAMU FESTA OLALDEn
Adatação
e revitaliazação do
ritual basco da proteção
da casa
Pasa den ekainaren 20ean, Olalde auzo
berriko 30bat bizilagun bazkari baten inguruan bildu ginen.
Giro ona lagun, bizilagun bakoitzak
etxetik ekarritako janari eta edariak konpartitu genituen. Olalde 100
etxebizitzatik etxalde berria da, Altzibar auzoan kokatua. Duela
urtebete inguru hasi ginen bertan bizitzen eta bazkaria
herri-inaugurazio modura antolatu genuen, auzolanean.
Bazkariaren helburua argia izan zen,
elkarezagutu eta gure arteko harremanak sendotzea, azken batean
BIZI-LAGUN izateko bidea jartzea.
Gure gizarte eredu postmodernoak
bultzatzen duen indibidualismo eta homogeneizazio korronteari aurre
egin eta auzo eta komuitate ideiak praktikan jarri genituen.
Bazkariaren inguruan Euskal Herrian,
etxeak babestu-bedeinkatzeko erabili izan den erritual zaharra
moldatu genuen: ERRAMUA deiturikoa, (Montxorra, Teilatu besta,
Trapada izenez ere ezaguna). Erramuaren erritoan, etxe berri bat
babesteko, erramu adar bat jartzen da, eraikinari teilatua ematen den
unean. Adar hori ez da teilatutik kentzen, konstruktore edo etxearen
jabeak langileei bazkari bat eskaini arte.
Guk, haurrei aitzurra emanda, erramu
landare bat landatu genuen Olalde atzeko zelaian eta bazkari goxoan
zehar, auzo-ekintza gehiago egiteko ideiak sortzen joan ziren.
Erlijio katolikotik urrundu eta
kapitalismo globalak dena estaltzen duen aldi hontan. Gizarte eta
komunitate guztiek kohesiorako eta harmonizaziorako sortu dituzten
erriroen umezurtz gelditzen ari gara.
Euskal kulturaren oinarrian
berreskuratu eta moldatzen saia gaitezken ohitaurak ditugu, ekimen
zahar-berritzaileak agertzen ari dira aleka-aleka (auzolana,
Atsolorra e.a.).
geure identitate kultural eta
komunitarioa babesteko herraminta erabilgarriak izan daitezke?
Atsolorrari buruzko artikulua:
www.euskonews.com/0642zbk/gaia64204es.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina