Trukeari ez du etenik. Oraingoan Euskal Herritik, Rosa, Rosa, Arantza eta Andonik bidaiatu dute Caucara.
Andoni Ankosotorroren kronika
Nasen
eta euskaldunen arteko bigarren lan topaketa gauzatzen ari da
abuztuan zehar Kolonbiako Caucan, nasen jatorrizko lurraldean.
Topaketak eskola propioaren eraiketaren berri izateko eta
esperientziak partekatzeko antolatu dira.
Nasek
euren hizkuntzaren egoera larria, nasa
yuwe
hizkuntzaren eskolaratze prozesua eta munduaren eta bizitzaren
ikusmoldea erakutsi dizkigute. Topaketa gweçxaku
eginez hasi da, jatorrizko zeremonia harrera egiteko, bateratzeko
eta eskerrak emateko. The
wala
izan da zuzentzailea, txamana alegia. Gweçxakua
nasek eraiki duten lehen luçx
leçxkwen
egin da, murgilketan ari den lehen ikastolan. Aurten hasi dira, adin
ezberdineko 15en bat haur txikiekin esperientzia berria izaten.
Euskaldunek
euskal eskola nola hasi ginen eraikitzen azaldu diegu eta, bereziki,
haur txikiekin eskola orduak nola egiten ditugun. Euskararen ahozko
transmisioa nola egiten dugun, zein diren helburuak, jarduerak,
baliabideak eta abar. Batez ere teknika praktikoak azaltzen ari gara.
Horiez gain, hizkuntzaren sendotzean hizkuntzarekiko atxikimenduaz,
kontzientziaz eta jarrera parte hartzailearen garrantziaz ere ari
gara.
Lan
topaketa hauek, etorkizunean sendotu nahi direnak, uztailean eta
abuztuan zehar hasi dira hainbat ekintzaileri esker, eta Çxhab Wala
Kiwe, Nasa Üus, Garabide Elkartea eta EPV-EHUko Munduko Hizkuntzaren
Ondarearen UNESCO Katedrak antolatu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren
Kultura Sailaren eta Durangoko Udalaren laguntzaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina