2013(e)ko uztailaren 25(a), osteguna

Murgiako Bigarren Hezkuntza Institutotik Elkartasun Bide(o)a

  http://youtu.be/4amZ6Y4v-To


Irudiko ikasleek Kolonbiako herri indigenentzat prestaturiko aurkezpena
Lander, Maite, Oier, Goizane, Gorka, Itziar, Olatz, Irati, Diana, Antxon, Edurne eta Marius, DBH4ko irudi tailerreko ikasleak, Oier irakaslearen laguntzarekin, euskarari eta eskolari buruzko bideoa osatu zuten. Guri opari modura eman eta Kolonbian herri indigenen artean zabaltzeko. Kwe’t Fxi’jnxi Kiwen NASA herriko promotoreek eta irakasleek ikusi zuten lana. Bikaina izan zen hizkuntza propioak eskolan eta komunitatean izan dezaken balioaz eztabaidatzeko. Mariusen testigantza, Juanmarena, Josurena, Maitanerena, eta Rikardorena Euskal Herriaren erresistentzia kulturalaren adibide ederrak izan dira eta komunitate hauetan hizkuntza propioarekiko azaleratu diren zenbait eskema negatibo kolokan jartzen lagundu dute. Eskerrik asko bihotzez egileei eta partaide guztiei.




Bideoak lanerako tresna izateaz gain, bi herrien arteko harreman-zubia eraikitzen lagundu digu. Laster batean zubiaren Nasa aldetik geurera bideo bat iritsiko da, denon gozagarri. Nasekin egindako tailerrean bideo honi erantzun modura, Promotoreek bideo bat egin zuten, bertan Urkok euskararen erabilera eta kontzientzia bultzatzeko Guk euskaraz zuk zergatik ez kantu sonatuaren Nasa yuwezko bertsioa entzungo da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina