Pensar
con el corazón
Bete ditugu lau egun Kiwe wêt
wêt deituriko resguardo-an, ia
2000 metrotara dagoen Nasa herriaren lurralde honetan bildu gara materialgintza
ikastaroko partaideak. Gure zerebroa
etengabe kolpatu dute egun hauetan bizitakoek:
bide inposibleetan barna , chiva
deituriko autobusean, Santander de Quilichao hiritik resguardora egindako bidaia, komunitateko bizitza lasaia, ordutegi
naturala, Nasa herriaren humorea, sukaldariak, Don Pio Quinto agurea…
Ikastaroko jardunetan zentratuta, lan eskerga
egin da, bi talderekin aritu gara
elkarlanean, resguardoko eskoletako
haur-lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleekin arratsaldez eta Nasa Yuwe hizkuntza Cauca lurraldeko
iparraldean biziberritzeko ACIN erakunde indigenak sortu duen Promotoreen taldearekin goiz-arratsalde
eta gauetan.
Irakasleen taldearekin buruturiko jardunak hasiera
gogor xamarra izan zuen, ez zuten guk (Europatik etorritako bi pertsona) egin
genezakeen ekarpenaren inguruko interes handiegirik, baina egunak eta
eztabaidak aurrera joan ziren neurrian bi aldeentzat interesgarriak izan diren
hausnarketa eta ariketak egin ditugu. Hezkuntza
aldetik resguardoko eskola hauek
badute eskola nazionalarekiko haustura bat, metodologia eta ikasleekiko lanean,
paretik gabeko gelak edota baratzen inguruan antolaturiko eskolak adibidez.
Bestaldetik, eztabaidatan irakasle batzuren
aldetik hizkuntzarekiko jarrera baldar xamarrak ageriam jarri dira, Nasa Yuwea
bai, baina etxean hitzeginda nahikoa dela, Nasa Yuwez fisika erakusteak ez
duela zentzurik. Baldarkeri hauek badute hizkuntzarekiko sentsibilitate faltatik
alde bat, egoera honi beste bat gehitzen zaio. irakasle batzuk ez dira Nasak,
batzuk Afrodescendienteak dira (Resguardoan Afrikar jatorriko komunitate
zabala bizi da), beste batzuk Kolonbiarrak, Nasa
Yuwe hizkuntza irakasleen erdiak baino gutxiago hitz egiten du.
Agintari indigenek 5 urte barru, eskolako
hizkuntza Nasa Yuwea izango dela
erabaki badute ere, lan eta borroka asko egin beharko da hori lortzeko.
Baldarkeriei ahal izan genuen neurrian
erantzun genien, errepertoriotik eta momentuko inspiraziotik tira eginda.
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Bigarren Taldea hizkuntza promotoreena, gure
zain zegoen, hizkuntza lantzeko egarriz, gure ekarpen txikiak hartu eta
izugarrizko lanak egiten ari dira, hunkitu egiten gaituzte.
Adibide batekin laburbilduz, gaur gure
eskoletan sentsibilizazio etengabean nola aritzen garen azaldu dugu, egin ohi
ditugun festak, kantak, jolasak, korrikak e.a. eta adibide modura GUK EUSKARAZ
ZUK ZERGAITIK EZ kantua idatzi, itzuli eta kantatu dugu. Gero promotoreak
lanean jarri ditugu ordu betez eta sozializatzeko taldeek egindakoa azaldu
dutenean, lau kantu, (haien artean gurearen itzulpena), hizkuntza haurrekin
erabiltzeko dinamikak, poema bat eta beste zenbait material prestatu
dituzte…alemanak dirudizue esan diegu barrez.
Emozio eta bitxikeriaz beteriko uneak bizitzen
ari gara, etxean gurasoekin egindako Ikastolen hasiera jasotzeko bideoa genuen
han agertzen zen XABIERTXO liburua hartu zuten lanean hasteko eredutzat
irakasleek, Xabiertxoaren NASA bertsioa idazteko asmotan edo…beraiek gai bat
aukeratu dute XABIERTXOA egiteko, NASA herriaren kreazioaren historia, bera arlo
desberdinetatik (matematika, biologia,
hizkuntza, ingelesa…) nola jorratu ari dira aztertzen, interesgarria.
Laster ikastaroaren bigarren atala: bukaera
eta hausnarketak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina