Harmonia eta erresistentzia
Harmonia:
Thë’ walawe’sx-ak eta thë’ sawesx-ak dira NASA herriaren
mediku tradizionalak, agureak edo xamanak (mayores). Nasa Yuwearen biziberritzea haiek gidatzen dute. Garbiketa erritualak, ama-lurrari eskaintzak,
koka hostoak, txirrintxoa, eta abar. Zikina iraultzea (voltear lo sucio) da
oinarrizko lana.
Ikastaroan zehar
ere jarraitua izan da errituala. Don Piok ikastaroan zuzenean hartu du parte,
bertako ekintzak eta materialak kosmobisioaren eta kulturaren aterkipera
erakartzen paper zoragarria burutuz. Don Ely izan zen zikina iraultzeko errekan egindako errituala gidatu
eta aurrera begira taldearen lan espiritualaren oinarriak jarri dituena.
Promotoreen taldeko “beteranoek”, Marianok, Jairok eta Marcelok,
gazteagoei mediku tradizionalen lanak
duen garrantzia ikustarazten lagundu diete.
Alde horretatik irakurrita biziberritzearen
prozesua bide egokian omen doa. Nasa herrian hizkuntzarekiko kontzientzia
esnatzea lortu da, ikastaroko lanak egokiak izan dira. Lanean jarraitu behar da
bai espiritualki eta bai eguneroko jardunean, esnatu den hariari segida eman
behar zaio eta lurralde guztian zehar barreiatu, hori da promotoreei tokatzen
zaien lana. Hauke izan dira “mayorrek” eman dituzten aholkuak.
Materialak hor
daude:
Promotoreen
taldekoek, Don Pio eta Marianok gidatuta
Resguardoan dagoen Piedra Mona harrira bisita egin genuen. Kiwe wêt
wêt edo toki sakratua da, harrira
igotzeko errituala burutu genuen eta harrian, bertako petroglifoei buruzko
azalpen ederrak jaso.
Erresistentzia
Erresistentziak,
Komunitatea hizkuntzarekiko hausnarketan jarri du. Nasa yuwea kultura eta kosmobisio Nasaren oinarri da eta hari horretatik
komunitateetan kontzientzia indartzea da
helburua.
Promotoreena da aitzindari
lana. Komunitatea, autoritate politikoak, eskoletako irakasleak, gurasoak,
familiak …hizkuntzara erakarri behar dituzte. Çxahab Wala Kiwe, (Nasa lurralde handian) zehar barreiatu behar
dute. Lan eskerga.
Materialak lagungarri:
Nahiko da Nasa yuwez idatziriko esaldiz
apaindutako balio bat jendea, jolasten eta Nasa yuwez hitz egiten jartzeko.
Nahikoak dira bi behatz, haur talde bat Nasa
yuwez jolasten eta hitz egiten hasteko.
Argazkia: Marco Aurelio
Materialgintzaren oinarriak:
Ikastaroan zehar
eta ebaluazio saioan argi finkatu da, materialgintza kulturatik (kosmobisiotik)
eta hizkuntzatik sortu behar da, bi oinarri hauetan sakontzen jarraitu behar da.
Egiletza: ideia hau oso modu
nabarian agertu da eztabaidan, Nasa komunitatetako pertsonek sortu behar
dituzte materialak. Beldurra galdu eta gai direla sinistu behar dute.
Taldea eta
hunkidura
Promotoreen
taldearekin buruturiko azken hausnarketa saioa erabat hunkigarria izan da,
taldeko parte sentitu gara, promotoreak, , haurrak, Don Pio, sukaldean aritu
ziren emakumeak, Euskal Herritik bertaraturikoak …
Malkoak, barreak
eta musika…
”broche de oro”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina